XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bustintza'tar Ebaristo, Kirikiño.

Oraindañoko euskal-idazlien artean EUSKERAZ geien idatzitako idazlea gendun, nola nai ere, Bustintza'tar Ebaristo, Kirikiño, Mañari'ko seme guztiz aipagarria.

Bera jaio zaneko 100'garren urtea aurten betetzen dala-ta, bere oroitzapenezko itzaldi ta euskal-jai batzuk antolatu ditu Durango'ko GEREDIAGA EUSKAL-ELKARTEAK, Mañari'n aurtengo Urrilla'ren azken-aldera ospatzeko, Euskaltzaindia'ren babes eta laguntzarekin.

Ongi irabazia zun, gogorazpen au, gure idazle ta irakasle aundiak.

Ari ikasiak baitgera, euskeraz txukun eta jator idazten, gaur-egunean euskeraz idazten degun geien-geienak!.

Nork ez ditu gogoan bere aldi bateko eguneroko euskal-idazlan ugari ta irakurgarriak?.

Nork ez ditu ezaguten ipui-eder eta irakaspengarriz arrigarriro jantzirik utzi zizkigun ABARRAK izeneko liburu arduratsuak?.

Liburu aiek, Kirikiño zanak etzizkigun par-egiteko bakarrik idatzi, par-egiñaz, euskeraz idazten eta mintzatzen ikasteagatik, baizik.

Ortaz egundo ordainduko ez diogun zorra diogu, euskal-idazle ta euskaltzaleok, orain 38 urte Jaun Goikoa'k Bera'ganatu zigun bizkaitar euskal-irakasle gogoangarriari.

Bizkaitarra izanik, bizkaieraz idatzi zitun, aipaturiko euskal-liburu ospetsu aiek: baiña euskal-gaietan guztiz jakituna zalarik, bizkaieraz bezin egoki ta jator idatzi ta itz egiten zekien naiz gipuzkeraz, nai naparreraz, naiz lapurteraz ere.

Ontan, Euskalerria'k izan ote-du, bera añakorik?.

Erriarentzat ari geranean, ze idaz-tankera erabilli bear degun ikasteko edo jakiteko, ona emen bere ABARRAK bigarren liburutik artu degun idazlan-eredu bat: BITARA ULERTU.